"KANTU BERRI BAT GARA" Jon Maia

Baztartxo Antzokia. Aingeru kalea - Ver mapa
Várias datas -
Organizado por Baztartxo Antzokia

Compra os teus bilhetes

Venda online encerrada.

Para mais informação pergunta ao organizador do evento.

Os dados do organizador estão no apartado "Organizado por".

Descrição do evento

Kantu berri bat gara, Jon Maiaren itzulera

Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzioak, kolaborazio bereziak, inprobisazioa eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (Txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).


Política de acesso

Neste caso o promotor não especificou a política de acesso a menores, se tiveres qualquer dúvida incentivamos-te a entrar em contacto diretamente com ele.

Comentários

4
Gozatu
Gozatzeko unea zoragarria. Soinu eta ideien bateratze aberatsa
Arbil Elortza Gereño Assistiu em 25/01/2025
zoragarria
zoragarria ekitaldi osoa baño amaiera oraindik eta geiago benetan oso ona
Joxe Ramon Assistiu em 25/01/2025
Ederra
.
. Assistiu em 25/01/2025
Gogoan jasoko dut obra
Ikusgarria, ahaztezina
Javier Assistiu em 25/01/2025
Nós e os nossos parceiros utilizamos cookies próprias e de terceiros, com a finalidade de te oferecer o serviço de maneira correcta, contar as visitas à nossa página e, em casos concretos, mostrar-te publicidade e permitir-te partilhar conteúdos em redes sociais. Podes obter mais informação sobre as cookies consultando a nossa Política de Cookies.