Perez Sagutxoa

Baztartxo Antzokia. Aingeru Kalea 26 - Ver mapa
Várias datas -
Organizado por Baztartxo Antzokia

Compra os teus bilhetes

Venda online encerrada.

Para mais informação pergunta ao organizador do evento.

Os dados do organizador estão no apartado "Organizado por".

Descrição do evento

GLU GLU-K Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria Egun batean, Kaxildatar saguak kezkaz beterik altxatuko dira. Sagurik zaharrenek hortzak galdu dituzte, jada ezingo dute gozatu gazta, ogia edo intxaurrak jaten. Orduan, Perez gazteenak gogoratuko du Xuriri, bere giza lagun txikiari, laster bere lehen esne-hortza erori behar zaiola, halaxe iragarri omen dio dentistak. Familia alkimista batetik etorrita Perez sagutxoari esne-hortz bakarrarekin sagu zaharrenentzako hortz batzuk sortzeko ideia bikaina bururatuko zaio. Perezek Xuriri eroritako esne-hortza burkoaren azpian uzteko eskatzen dio. Berak jasoko du eta, trukean, opari bat utziko dio, zer eta liburua, bera liburutegiko sagua baita.

Horrela, Perez sagutxoak sagu zaharrenentzat hortz berriak lortu zituen. Ordutik, Perez sagutxoak haur askoren ametsak zaintzen ditu, eta oparitxo baten truke edozein etxetan erortzen diren esne-hortzak biltzen ditu. Perez Sagutxoak jolasean bezala, oso zoriontsu egiten ditu munduko sagurik zaharrenak eta umerik txikienak.

Adineko inori gazta edo bonboia jateko hortz bat falta behar ez zaion bezala, haur bati ere ez zaio falta behar ametsa eta ilusioa zainduko dizkion sagua edo laguna.

3 eta 9 urte bitarteko umeentzat. Familiakoa. Iraupena: 59’. Hizkuntza: Euskera

Informazio gehiago gure webean: www.gluglu.eus

Política de acesso

Neste caso o promotor não especificou a política de acesso a menores, se tiveres qualquer dúvida incentivamos-te a entrar em contacto diretamente com ele.

Comentários

5
Perez Sagutxoa
Oso polita eta antzezle ezin hobeak!! Segi horrela!!
Ane Assistiu em 30/10/2021
Perez Sagutxoa
Oso ona. Asko gustatu zait.
Izaro Assistiu em 30/10/2021
Perez xagua
Oso oso polita izan zen. Zorionak antzezleei!
Maider Assistiu em 30/10/2021
PEREZ SAGUTXOA
Sonidoa ez zen oso ona
Sandra Assistiu em 30/10/2021
Bikaina!
Izugarri gustatu zitzaigun, abesti eta dantzekin oso entretenigarria.
Oihana Assistiu em 30/10/2021
Nós e os nossos parceiros utilizamos cookies próprias e de terceiros, com a finalidade de te oferecer o serviço de maneira correcta, contar as visitas à nossa página e, em casos concretos, mostrar-te publicidade e permitir-te partilhar conteúdos em redes sociais. Podes obter mais informação sobre as cookies consultando a nossa Política de Cookies.