Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta
MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela
amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek....
eta beleak KRAAAA!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra
txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko
ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan
dabilen pinguinoaren begietatik. Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi
nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta
bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita
Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta
jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere,
Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko
txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!