DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA KULTURA ETXEAN
"AITA MARI":
Stella Maris Berria desegiteko zorian den atunketari bat da. Hala ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko bi kideri, Iñigo Mijangosi eta Iñigo Gutiérrezi, ezohiko ideia bat sortu zaie: arrantza-ontzia erreskate-ontzi bihurtzea, Mediterraneo itsasoan itotzen diren errefuxiatuak salbatzeko. Horrela jaio zen Aita Mari.
Dokumentalak bi urte baino gehiagoko odisea kontatzen du, berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte.
Gerratik eta gosetik ihes egiten dutenei laguntzeko herritar anonimoen ahalegin kolektiboaren historia da Aita Mari.
AITA MARIk itsasontziaren bi urtetik gorako odisea kontatzen du, berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte.
Iraupena: 87 minutu
Zuzendaria: Javi Julio