Antzerkia: "Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Antzerkia: "Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Go to tickets
Antzerkia: "Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Antzerkia: "Semea pixka bat motelago dabil soilik"

Baztartxo Antzokia. Aingeru kalea, 0. See map


Online sales are closed.

For more information please contact the organizer.

The organizer's data is in the "Brought to you by" section.

Description

Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia "akastunak" (gaur "disfuntzional" deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza.

Semea pixka bat motelago dabil soilik testu bikaina da eta ez da hitz egiteko modu bat. Sari ugari jaso ditu eta hainbat eta hainbat herrialdetako agertokietan ari dira antzezten, etengabe. Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko ditugu hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak. Pertsonaien adin aniztasuna deigarria da oso: aitonaamonak, amak, seme-alaba nerabeak, denetarik dago, eta erregistro zabal horrek piezari barietate eta aberastasun izugarria ematen dio. Bestalde, harrigarria da testua berehalako errealitate batean idatzita egon litekeela pentsatzea. Gure geografia industrialeko edozein auzo proletariotan kokatuta imajina dezakegu lasai asko, baita landa ingurunean ere, giro euskaldun batean. Emanaldiaren egilearen edo pertsonaien izena jakin gabe, ez genuke inoiz pentsatuko Balkanetatik datorkigun istorio bat denik. Hori gertatzen da testu handiekin, argi eta garbi unibertsalak diren horiekin.

Egilea: Ivor Martinic

Gaztelaniara itzulpena: Nikolina Zidek

Euskarara itzulpena: Aizpea Goenaga (Nikolina Zideken itzulpenean oinarrituta)

Aktoreak: Miren Arrieta, Ane Gabarain / Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi "Jabato" López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia

Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués

Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado

Jantziak: Ana Turrillas

Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano

Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones

Argazkia: Mikel Martinez

Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga

Administrazioa: Maite Gorrotxategi

Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas

Produktoreak: Nagore Plazaola, Paola Eguibar

Banaketa: Portal 71

Ekoizpena: Tanttaka Teatroa

The promoter has not specified underage access policy, if you have any question please contact directly with the promoter.

2 Comments See comments

Verified commentAttended on 03/5/2022
Bien
Entretenido
Maite Requejo
03/6/2022
Verified commentAttended on 03/5/2022
Zure semea pixkat motela da
Polita
Oihana
03/6/2022

Share it!

Brought to you by

Baztartxo Antzokia

Details
We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy.