Nico Borgoñako zonalde bateko azken albaitaria da, eta bere pazienteek, klinikak eta familiak bizirik iraun dezaten lanean dihardu. Bere lagun eta irakasle izandako Michelek erretiratzea erabakitzean, Nicok badaki egoera okertu egingo dela. "Ez kezkatu, hurrengo belaunaldiko albaitari bat topatu dut". Hurrengo belaunaldia Alexandra da, graduatu berria, bikaina, misantropoa eta bere haurtzaroko herrian lurperatzeko asmorik ez duena. Lortuko al du Nicok bertan geratzea?