Kroazia fokoa II
Harrotasunez kroaziako zinema daukagu protagonista jaialdiko edizio honen programazioan. Aurretik izan duten zinema ohitura eta historiarekin, zinemaren jaiotza ikusteaz gain, protagonista izan dira ere eraldaketa eta innobazioa sustatuz.
7 urte betetzen ditugu eta zorte onaren zenbakia denez, gure ikuspegia lehengo film kroatar horiekin aberasteaz zori onekoak gara. Zinemaren jaiotzetik gertu haien jeinua pantailak blaitzen zituen eta denbora gutxian norberako estiloa ezartzen hasiak ziren. Animazioa izan zen atzerrirako pasaportea eta Zagreb Films adibide hartuta mundu osoan gozatuak izan ziren.
Film luze eta laburrak elkarbanatzearen asmoarekin bat gatoz, fikzioa eta animazioa.
Talentu-sorta gazte eta ez hain gazteak osatuko du jaialdiaren programazioa. Egitaraua Hrvatski audiovizualni centar (Kroaziako ikusentzun zentroa)-ren babesletza eta elkarlan estuaren eskuz baino ez da izan posible; sakon eskertzen diegu haien arreta eta konplizitatea.
Inaugurazioa
GFF-eko zazpigarren edizioa urtero Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan gertatzen den kontzertu bisualaren testuinguruan aurkeztuko da. Aurten GURIDI BIG BAND-en esku dator, atal musikala Jerónimo Martín-ek zuzenduta eta irudiaren kargu David Aguilar, artista bisuala. Berak gure herrialde gonbidatuaren filmografian pulunpatuko da, Kroazia, bereziki Zagreb Films animazio artxibategi ospetsuan.
Film luzeak
How I learned to fly [Leto kada sam naucila da letim]
Azaroak 17 ostirala 17:00 Salburua GE. Azpitituluak gaztelaniaz
Azaroak 24 ostirala 18:30 Artium Museoa. Azpitituluak gaztelaniaz
+10 urte
Radivoje Andric / 2022 / Kroazia.Serbia / 87’ / Kroazieraz. Serbieraz. Azpitituluak gaztelaniaz
12 urteko Sofijak udako oporrei egin behar die aurre, itxuraz aspergarriak, bere bi amonekin.
Lagun berriek, lehen musua eta luzez gordetako familia sekretuek adriatikoko Hvar uharte idilikoa uda hau bihurtuko dute, esperientzia ordainezin eta abentura ahaztezinez.
Kroazia gure herrialde gonbidatuak, Serbiarekin koprodukzio hau proposatzen digu bere zinemaren erakusgarri gisa, mundu osoko jaialdietan ibilitakoa. Komedia argitsu honek haziera prozesu mingarrian, haurtzaroaren agurran eta bizialdiko bertigoetan datza.
Film laburrak
Cortometrajes
+6 urte
+6 años
Vrlo mokra noć u muzeju / Célia Tisserant, Arnaud Demuynck / 2023 / Francia / 11’’ / Inglés. Doblado en sala al euskera.
Bijela VRANA / Ana Chubinidze / 2021 / Croacia / 9 '00’’ / Sin diálogos
Letters from the edge of the Forest / Jelena Oroz / 2012 / Croacia / 12’27’’ / Inglés con doblaje en sala al castellano.
Kiddo / Rene Gallo / 2022 / Croacia / 8’50” / Croata. Doblado en sala al euskera.
Podrav suncu / Darko Masnec / 2022 / Croacia / Sin diálogo
+9 urte
+9 años
Bobo / Andrej Rehak / 2018 / Croacia / 13’20” / Sin diálogos
Tonka će sutra / Morana Dolenc / Croacia / 2021 / 7’16” / Croata. Subtítulos en castellano
Crni vuk, bijeli vuk / Ivana Guljašević Kuman / 2020 / 5’18”/ Croata. Subtítulos en euskera
Mooon / Ivana Guljašević Kuman / 2022 / 5’36” / Sin diálogos