Green Valley musikari euskaldun eta katalanen artean osatutako reggae eta dancehall taldea da. Ander Valverde, taldearen sortzailea, 2001ean hasi zen Gasteizen sound system gisara eszenatokietara igotzen. Ondoren, Bartzelonara joan zen bizitzera, eta, bertan, 'Green Valley' taldea sortu zuen beste lagun batzuekin batera. Orduz geroztik sorkuntza lanak plazaratu eta kontzertuak eskaintzen dabiltza etengabean. 'Bajo la piel', aurten argitaratu duten diska, aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean.