ORKESTRA LURTARRA

ORKESTRA LURTARRA

Sarrerak ikusi
ORKESTRA LURTARRA

ORKESTRA LURTARRA

Zabiel kultur etxea. Erdikokale Kalea 28. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak


Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek izdatzi du musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dena.


Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

1 Iritzia Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2022/05/8 egunean joan zen
5-6urteko umeei ez zaie gehiegi gustatu,zaharragoentzat dela iruditu zaigu guraso batzueiso
A
Miren
2022/05/9

Partekatu

Antolatzailea

Mutrikuko Udala

Xehetasunak ikusi
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.