Pirritx, Porrotx eta Marimotots. "Amaren Intxaurrak" ikuskizuna

Baztartxo Antzokia. Aingeru Kalea, 0. - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Baztartxo Antzokia

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. 

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Iruzkinak

9
dena ondo
dena ondo
Aberri 2020/12/23 egunean joan zen
Ikuskizun azkoitian
Lehenengo aldia da horrelako ikuskizun batera joaten nintzela eta oso oso oso polita iruditu zitzaidan. Lan bikaina egiten duzue, ZORIONAK!!
K20 2020/12/23 egunean joan zen
Ikuzkizuna bikaina beti bezala artista hauekin!
Ikuzkizuna bikaina beti bezala artista hauekin, sarrerak lortzeko nahiko estuasun eta une osoan konektatua egon beharra..blokeatua edo zegoen, herrikoei ematea preferentzia une hauetan batez ere..
Gadea 2020/12/23 egunean joan zen
Zoragarria
Beti bezala, sekulan ez dute huts egiten. Pailazoak baino gehiago...barre egitearekin batera, ikasi, bizitzen ikasi, mundua ulertzen ikasi. Mila esker, hirukote eta laguntzaile.
Iñaki 2020/12/23 egunean joan zen
Amaren Intxaurrak
Oso politta izan zen beti bezala baño zerbait esatekotan, momentu batzuetan agian haurrentzako makalegia. Hala ere oso gustura irten giñen. Eskerrikasko denei!!
Sandra 2020/12/23 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.