'Liv til døden' diska aurkeztuko du Nogen talde donostiarrak Sanagustin kulturgunean. Euskara eta ingelesa nahastuz, eta beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folka oinarri hartuta, estilo honek bildu ditzakeen kolore guztiak jorratu dituzte. Freskotasuna gordetzen duen lan heldua jarri digu esku artean Nøgenek.
Folk-pop taldearen aurretik, Olatz Salvador bakarlaria taularatuko da. 'Zintzilik' disko berria aurkeztuko du Salvadorrek. Berau, 2018an argitaratutako euskal disko onenen artean aipatu dute kritikari askok.