Kepa Junkera. Berpiztu

Kepa Junkera. Berpiztu

Ver entradas
Kepa Junkera. Berpiztu

Kepa Junkera. Berpiztu

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18. Ver mapa


Venda en liña pechada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Descrición

2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista izan da. 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuen urtean, euskal musikari ospetsuenetako bat bihurtu zen eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen musikari autodidakta, bapatean, ia arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, urteetako lan gogorra etorri da, errehabilitazio latza mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, artea, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna egiten du dokumentalak.

Musikariaren ibilbide artistikoa errepasatu, eta haren errehabilitazio prozesua jaso du filmak. Bertan, familia kideen elkarrizketez gain, trikitilariarekin elkarlanean aritu diren zenbait artista ikusiko ditugu: Ara Malikian, Dulce Pontes eta Sorginak, besteak beste. Horrela musikariaren ibilbidea eta egunerokoa erakutsiko dizkigu filmak.

Zuzendaria: Fermin Aio      Iraupena: 80 minutu                 Hizkuntza: gaztelania, euskara


Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Vídeo

4 Opinións Ver opinións

Opinión verificadaAsistiu o 22/12/2022
Artista handia ezagutzeko aukera
Oso egokia, ondo egina, kontakizuna oso oso arin, ... Gaia, Kepa Junkera artista, oso interesgarria Eta ikuskizunaren antolaketa bikaina
Miren Belen
23/12/2022
Opinión verificadaAsistiu o 22/12/2022
KEPA JUNKERA
OSO ONDO
Clari Goikoetxea
23/12/2022
Opinión verificadaAsistiu o 22/12/2022
Benetan hunkigarria
Keparen bizitza izugarria, gure kultura eta hizkuntza mundu osotik zabaldu izana, trikitixa modu desberdin batean ulertzeko modua sortu izana.. gauza asko dizkiogu eskertzeko. Oraingo egoera berriz, Ler máis ena bat. Oso hunkigarria. Hala ere asko poztu nintzen buruz oso ondo dagoela ikustean. Oraindik sortzeko gai da, eta bere amak dioen bezala, nik ere uste dut oraindik bere kanta onena konposatzeko daukala, eta lortuko duela. Zorionak dokumentalagatik eta animo Kepari, jarraitu jarrera horrekin lanean!!
Maider
23/12/2022
Opinión verificadaAsistiu o 22/12/2022
Gogorra baina ederra!
Gogorra, noski, baina ederra. Ikaragarria da Keparen ibilbidea, eta pena hori gertatu izana, baina bere amak dion bezala, oraindik piezarik garrantzitsuena asmatzeke dauka!! bejondeiela berari eta fam Ler máis lia osoari!!
Kistiñe
23/12/2022

Compartir!

Organizado por

Hernaniko Udala

Ver detalles
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.