Txori Kantazale (Xabier Lete) - Alex Gurrutxaga & Joana Otxoa de Alaiza

Kultur etxea. Eusko Gudariak kalea 26 - Ver mapa
Varias datas -
Organizado por Orioko Udala
Promoter s p%c3%a1gina 4

selecciona as túas entradas

Venta online cerrada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Descripción do evento

TXORI KANTAZALE - Xabier Leteren ildoan
  • Alex Gurrutxaga, testuak
  • Joana Otxoa de Alaiza, pianoa

“Askotan ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...”

Xabier Leteren figura (1944-2010) ezaguna eta estimatua da Euskal Herriko txoko guztietan. Poeta handia izan zen, eta bere abestiak, garai hartako beste kantari askorenak bezala, euskaldunon oroimen kolektiboan geratu dira. Zalantzarik gabe, interes literario, musikal eta kultural handiko obra da Leterena.

Askotan, ordea, ez dugu denborarik hartzen halako obra batera patxadaz gerturatzeko; ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...

Txori kantazale emanaldiak parentesi bat proposatzen du, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran atseginez murgiltzeko eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko.

Emanaldiaren deskribapena: 

Txori kantazalek piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Edonola ere, Leteren unibertsoan elkarrekin sartzeko aukera bat eskaintzen du, eta obra hori barruragotik berrezagutzekoa.

Ordubeteko narrazio etengabe bat da emanaldiaren ardatza. Bide horretan, Leteren abestien berrinterpretazio landuak eskainiko ditugu, baita haren gustuko melodiak ere. Bere testuen artean ibiliko gara, poema ezagun nahiz ezezagunei erreparatuz. Eta Leteren bizi-ibilbidea ebokatuko dugu.

Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen, Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko enkontru bat bezala baizik. Izan ere, Joana Otxoa de Alaizak Leteren unibertso poetikoa pianoaren zuri-beltzera eraman du, eta sortu duen musikak poeta kantariaren ildoan jarriko gaitu. Alex Gurrutxagaren azalpen eta errezitazioek lagunduko digute bidean aurrera egiten.

Política de acceso

Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Vídeo

Galería

Comentarios

2
Bada zerurik
Emanaldi on bezain beharrezkoa. Norbere barrurako bidai baten laguntzaile eta akulu, beti gozagarri.
Kepa Asistiu o 2/12/2022
Oso polita eta hunkigarria
Asko gustatu zitzaigun!!!!
Borja Asistiu o 2/12/2022
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.