Compra os teus bilhetes
Venda online encerrada.
Para mais informação pergunta ao organizador do evento.
Os dados do organizador estão no apartado "Organizado por".
Descrição do evento
- Alex Gurrutxaga, testuak
- Joana Otxoa de Alaiza, pianoa
“Askotan ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...”
Xabier Leteren figura (1944-2010) ezaguna eta estimatua da Euskal Herriko txoko guztietan. Poeta handia izan zen, eta bere abestiak, garai hartako beste kantari askorenak bezala, euskaldunon oroimen kolektiboan geratu dira. Zalantzarik gabe, interes literario, musikal eta kultural handiko obra da Leterena.
Askotan, ordea, ez dugu denborarik hartzen halako obra batera patxadaz gerturatzeko; ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...
Txori kantazale emanaldiak parentesi bat proposatzen du, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran atseginez murgiltzeko eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko.
Emanaldiaren deskribapena:
Txori kantazalek piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Edonola ere, Leteren unibertsoan elkarrekin sartzeko aukera bat eskaintzen du, eta obra hori barruragotik berrezagutzekoa.
Ordubeteko narrazio etengabe bat da emanaldiaren ardatza. Bide horretan, Leteren abestien berrinterpretazio landuak eskainiko ditugu, baita haren gustuko melodiak ere. Bere testuen artean ibiliko gara, poema ezagun nahiz ezezagunei erreparatuz. Eta Leteren bizi-ibilbidea ebokatuko dugu.
Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen, Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko enkontru bat bezala baizik. Izan ere, Joana Otxoa de Alaizak Leteren unibertso poetikoa pianoaren zuri-beltzera eraman du, eta sortu duen musikak poeta kantariaren ildoan jarriko gaitu. Alex Gurrutxagaren azalpen eta errezitazioek lagunduko digute bidean aurrera egiten.
Política de acesso
Comentários
2