SINOPSIA
Nola egin saltaka norbere gorputzetik?
Korrika ibiltzea abiaduraren azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka
egiteko ordea, gelditzera gonbidatzen gaituen pieza eszenikoa da honakoa. Sententzia medikoak, zalantzak,
minak, ibilera okerrak, desirak eta simulakroak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada.
Erresistentzia intimoak zeharkatzea, makinaren dardara konpartitzea.
Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezur bat
besterik ez da.
FI TXA ARTISTIKOA
• Sorkuntza , interpretazioa
eta ekoizpena :
Maite Aizpurua
• Bidelagun artistikoa :
Matxalen de Pedro Larrea
• Eskerrak :
Espe Lopez, Libe Osa, Estitxu Zaldua, Igor
de Quadra eta Silvia Coppola
• Laguntzaileak :
Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren
Kooperatiba
Azpeitiko Udala