OLATU ARTEKO TXALUPA ARRAROA
Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga
Azaroak 17, osteguna. 19:00etan udaletxeko 1. solairuko aretoan (Murgia, Zuia)
Kantak eta berbak. Duela ia hamar urte Josebak Kuban sortutako letrekin Gosariak proiektua sortu zuten idazlea eta Gose taldearen artean. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergaitia azalduko ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta.